Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Rokeko dantza eta prozesioari buruzko erakusketa Turismo Bulegoan

Dokumentuaren akzioak

San Rokeko dantza eta prozesioari buruzko erakusketa Turismo Bulegoan

Gure Kai taldeak bildu ditu argazki hauek Ikusgai egongo da hilaren 11 arte

Egilea
Ion Fernandez
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2008/05/03
Ekimen honek bi zati ditu. Hil honetakoa lehenengoa da eta bertan, 1946 eta 1966 urte arteko argazkiak jarri dira. Bigarren zatia iralerako uztea erabaki dute.
Halaber, Turismo Bulegora hurbilduz gero, paperera pasatako argazkiez gain, argazki proiekzioa ere egongo da martxan uneoro, «denak bata bestearen atzetik ikusiz gero, ordubeteko iraupena dutelarik».
San Roke
«Argazki erakusketa honek proiektu sakonago batean du bere oinarria, 2006 urtean sortutako ideia batean, hain zuzen», azpimarratzen dute.
San Roke dantzaren historia, Debako izurriteak, Artzabalgo auzokideen promesa izurrite garaian, prozesioa, San Roke dan-tza, musika etabar jasoko dituen ikus-entzuneko proiektua gara-tzen ari da Gure Kai.
Udalak finantziatutako proiektuak DVD bikoitz itxura izango du. Bertan jasoko dira «historiako hainbat elkarrizketak, San Roke dantzaren azalpena, prozesioa etabar», azaltzen dute.
Guzti honen barnean argazkiek izango dute beren tartea. Herri mailan, San Roke dantza eta prozesioari buruzko argazkien bilketa egin da.
«Antton Allikak, batez ere, bere artxiboetako argazkiak utzi digu, eta aro moderno honetan, argazki guztiak digitalizatu dira Jose Mari Urbietaren laguntzarekin», esaten dute.

Dokumentuaren akzioak