Dokumentuaren akzioak
San Petersburgoko Eifman Baletak 'Rodin' aurkeztuko du Arriagan
Errusiako konpainiarik onenetakoa Boris Eifman koreografoak sortu zuen 1977an
Balet honetan Auguste Rodin eskultore frantses handiaren bizitza kontatzen zaigu, bai eta Camille Claudel bere ikasle, musa eta maitale errusiarrarekin izan zuen maitasun istorio tragikoa. Hamabost urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren bereizi egin ziren, eta haustura hori hain kolpe latza gertatu zitzaion Camilleri non bere azken 30 urteak erietxe batean igaro baitzituen.
Rodin, Eifman beraren hitzetan, “balet psikologiko” bat da, zeinetan dantzaren bitartez adierazten den Rodinek eta Camillek beren brontze eta marmolezko lanen medioz adierazi zituzten pasioa, barne-gatazka eta etsipena. Bi eskultoreek harrian landu zituzten une horiek Eifmanek maisuki bihurtzen ditu jario aberats bat, gorputz-mugimendu astinez eta emozioz betea. Maurice Ravel, Camille Saint-Saëns eta Jules Masseneten musikak balet honen berezko intentsitatea areagotzen du. Rodin, San Petersburgoko Alexandrinsky Theatre antzokian estreinatu zuten 2011ko azaroaren 22an.
San Petersburgoko Eifman Baleta 1977an sortu zuen Boris Eifmanek (baletaren jatorrizko izena Leningrado Balet Berria izan zen). Balet Berriaren kontzeptu hura benetan berritzailea izan zen, izan ere konpainiak hasieratik esperimentatzeko laborategi gisa ulertu eta garatu zuen bere lana, koreografo batek zuzendutako baletari heldutako antzerkia bailitzan.
SARRERAK
- 12 eta 42 euro artean
- Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegia
-
San Petersburgoko Eifman Baletak 'Rodin' aurkeztuko du Arriagan martxoaren 18an eta 19an.
Dokumentuaren akzioak