1976an ospatu zen lehenengo Euskal Jaia.
Geroztik urtean behin, herriko kaleak bertako eta inguruetako dantzariek hartu izan dituzte.
Txorizo pintxoa jan, kaleetan zehar kalejiran ibili eta ermuarren etxeetan bazkaldu ostean, arratsaldean alardea dantzatu ohi da.
Harri Araiztegik emandako argazki honetan hainbat dantza talde ageri dira txotxongilo dantzatzen San Pelaion 1978 urtean.