Dokumentuaren akzioak
San Pedro egun handiaren ondotik bestetako azken txanpan sartuak dira Donezteben
Astearteko herri bazkariarekin eta Gaixoa Ni kantatuz akituko dituzte ospakizunak
San Pedro egunean, ohiko dantza eta elizkizunak izan zituzten Donezteben. Mendi abesbatzak dotore kantatu zuen mezan eta meza ondoren bandera dantzatu zuen Eduardo Almandozek. Ondotik, Trapatan dantzatu zuten. Aurten, Juan Ramon Ostiz, Tomas Sanz, Josune Gago eta Idoia Zamorano ziren danbolin eta danboline nagusiak. Beraiekin batera, Laura Apeztegia, Maialen Zamorano, Ainhoa Jorajuria, Ainhoa San Miguel, Oihana San Miguel, Iñaki Telletxea, Garikoitz Urroz, Joseba Legarra, Joxe Irigoien, Alejandro Maylin eta Xanti Uterga aritu ziren dantzari. Hain zuzen, bitxikeri moduan, dantzariek Uterga alkatea hartu zuten agintariak agurtzerakoan, dantzan sartzeko. Arratsaldean, Erreka dantza taldeak ere emanaldia eskaini zuen
Herri bazkaria hondar egunean
Ekainaren 30ean, asteartean, 09:00etan Corco txarangak girotuta eginen da Diana. 11:00etan buruhaundi eta zezen ttikiak izanen dira herrian barna. 14:00etan herri bazkaria izanen da. Arratsaldean, haurrendako jokoak izanen dira. 20:00etan dantzaldia izanen da Oharkabe taldearekin. Bestak bukatzeko, urtero bezala, «gaixoa ni» kantatuko dute.
Dokumentuaren akzioak