Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Migel jaiak etzi hasiko dira Elgoibarko Aiastia auzoan

Dokumentuaren akzioak

San Migel jaiak etzi hasiko dira Elgoibarko Aiastia auzoan

Haritz dantzari taldeak Borja Uzuriaga gaztea omenduko du larunbatean

Egilea
J.L.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2009/09/23

Urtero legez, mota askotariko jarduerak izango dira jaietako jardunaldi guztietan. Hala ere, ekimen berezi bat izango da aurten, Haritz euskal dantzari taldearen eskutik.

Elgoibarko dantzariek martxoaren 1ean auto istripuz hil zen Borja Uzuriaga Aiastiako gaztearen omenezko dantza emanaldia eskainiko dute larunbatean, 22.30ean hasita.

Programa Aurtengo San Migel jaietako egitaraua ostiralean jarriko dute abian. Hasteko, Ekaitz eta Arantza trikitilariekin eta Andoni Egaña eta Xabi Paia bertsolariekin poteoa (20.30ean) eta afaria (21.30ean) izango dira; gauerditik aurrera disko festa egongo delarik.

Larunbatean, berriz, Euskal Herriko arraza libreko artzai txakur lehiaketaren finala jokatuko da Aiastian (17.00etan hasita) eta gauean Borja Uzuriagaren omenezko dantza saioa, Laket taldearekin erromeria eta bolo txapelketa izango dira.

Igandean, San Migelera igotzeko hirugarren lasterketa (irteera 11.15ean Foruen plazatik); meza (12.15ean), Baltzola anaiak trikitilarien emanaldia (13.00etan) eta idi demak (17.00etan) izango dira.

Aiastiako aurtengo jaiak datorren asteartean amaituko dira. Egun horretako programa Meza Nagusiarekin hasiko da (11.30ean) eta horren ondoren Ziarda eta Meabe auzoko bertsolariek saioa eskainiko dute.

Era berean, binakako pilota partida (13.00etan), Elustondo anaiak trikitilarien emanaldia, auzotarren afaria (20.30ean) eta Elustondo anaiekin erromeria (afariaren ondoren) izango dira. 

Dokumentuaren akzioak