Dokumentuaren akzioak
San Martinera itzuli da soka
Soka dantza San martin plazara itzuli da, iaz frontoi txikian nolabaiteko bertsioa egin ostean: haurrek eta helduek segidan egin zuten dantza eta ez zituzten pauso guztiak egin. Aurten, lege zaharrean aritu dira.
Bost eta hamahiru urte bitarteko 20 gizonezkok eta 20 emakumezkok egin dute dantza eguerdian. Joseba Sarriegi Paxatxo maisuaren semeak gertutik jarraitu ditu guztiak.
Azken dantza maisua dokumentala etzi estreinatuko da, Usurbe Antzokian. Dokumentalean parte hartu dutenentzako eta Paxatxoren hurbilekoentzako pasea izango da. Publiko orokorrarentzako ekainaren 6an egingo dute estreinaldia, Usurbe Antzokian.
Dokumentuaren akzioak