San Martin ermitako jaiak argazkitan

Hedabidea
Drogeten Itturri
Lekua
Mallabia
Mota
Albistea
Data
Lotura
Drogeten Itturri

Domekan ospatu zuten Mallabian San Martin auzoko jaiak, eguraldia lagun eta herritar ugariren parte hartzearekin. Argazkiak: Valentin Mugarza.

Udaberriak ere bere San Martina du santoralean eta aurtengoa eguzki epelez eta eguraldi bikainez jantzita etorri zen. Estimatu zuten domekan San Martin baserriaren ondoko ermitaren paraje zoragarrira gerturatutako mallabitarrek. Santu patroiaren omenezko mezaren ostean, Gazte Alai taldeko neska-mutikoek dantzatu zuten, txistu-danboril doinuez lagunduta eta txalo ugariren artean. Goizari lagun artean amaiera gozoa emateko luntxa ere banatu zen, dantzan egindako zein haren ikusle izandako guztientzat.