San Juan meza ospatu da eguerdian, ohorezko aurreskua eta zortzikoarekin

Hedabidea
Mondraberri
Lekua
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2024/06/23
Esteka
Mondraberri

Goizeko 11:00etan San Juan Bataiatzailearen meza nagusia ospatu da parrokian. Jende asko bertaratu da eta arrasatearrek elizkizun tradizionalean egoteko aukera izan dute. Ondoren, San Juan omendu dute ohorezko aurreskua eta zortzikoarekin. Udalbatzak prozesioan eraman du San Juan Herriko plazara, eta bertan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa dantzatu dizkiote.