Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Juan bezpera Urdiainen 2018

Dokumentuaren akzioak

San Juan bezpera Urdiainen 2018

San Juan ermitan bildu ziren urdiaindarrak, San Juan sua piztu eta uzta ona eskatzeko

San Juan bezperan, arratsaldeko zazpitan abiatu ziren udaletxetik San Juan kantaita kantatuko zuten neskak, jantzi tradizionalekin, herriko eta Burundako txistulariez lagunduta, San Juan ermitarantz. Han, mezaren ondoren, sua piztu eta San Juan kantaita abesten hasi ziren herriko neskak, uzta ona eskatzeko. Ordurako prest zegoen udaletxeak eskainitako auzatea: lukainka, gazta eta ardoa. Eta segituan hasi ziren su gaineko saltoak. Ondoren herrira igo ziren urdiaindarrak, auzoz-auzo merendatzeko.
Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Urdiain
Mota
Albistea
Data
2018/06/25
Lotura
Guaixe

 

Dokumentuaren akzioak