Dokumentuaren akzioak
San Juan bezpera ekimen berriekin dator igandean
Arratsaldeko 19:00etan Errenteria Musikal Dantza Eskolako gaztetxoen soka dantza egingo dute Herriko Enparantzan eta ondoren herriko beste auzoetan ere izango dira. 22.00etan Herriko Enparantzan, Iraultza Dan-tza Taldeak, Urdiaingo doinuekin emango dio hasiera gaueko ekitaldiei. Jarraian, San Juan Bezperako Soka Dantza egingo da Ereintza Dantza Taldearen eta Errenteriako Udalaren parte hartzearekin. Hau bukatu bezain laster, Gaztainon abiatuko da festa. Suaren inguruan gau magiko honi amaiera emango zaio festa giroan.
Dokumentuaren akzioak