Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Joanetako soka-dantza egin dute Beasainen San Joan bezperan

Dokumentuaren akzioak

San Joanetako soka-dantza egin dute Beasainen San Joan bezperan

San Joan bezperan soka-dantza egin dute Beasainen Igartzako Monumentu Multzoan Aurtzaka dantza taldeko dantzariek. Gauean berriro astinduko dituzte oinak sua piztu aurretik.
Egilea
Maider Insausti
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2024/06/23
Lotura
Goierriko Hitza

San Joan bezpera beti izan ohi da berezia herri guztietan eta Beasainen Aurtzaka dantza taldeko dantzariek, aurten ere, urtero legez, Igartzako Monumentu Multzoan dantza egin dute San Joan loreak buruan eta doinuak barnean.

Arratsaldeko 19:30etan makala altxatu dute eta ondoren, dantzarien txanda izan da. Beasaingo Goizeresi txistulari taldeak jarri dio doinua San Joan bezperako ekitaldi honi eta Ainhoa Sarasolak ahotsa. Dantzarien ostean Kantujira taldekoen unea iritsi da. Hainbat abesti ezagun eskaini dituzte soinu eta gitarra hotsaren laguntzarekin.

Gauean suaren inguruan dantzan

Gaur gauean, ohitura den bezala, Gernika Pasealekuan ere egingo dute dantza, sua piztu aurretik. Herri giroan eta alaitasunez ospatuko dute gaurkoan San Joan bezpera.

Dokumentuaren akzioak