Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Joanen atarian, lore koroak egiten ikasteko tailer irekia egingo dute etzi Beasainen

Dokumentuaren akzioak

San Joanen atarian, lore koroak egiten ikasteko tailer irekia egingo dute etzi Beasainen

San Joan bezperako Neskatxen esku-dantzan lore koroak janzten dituzte dantzariek. Egunean bertan loreak bildu eta Igartzan egiten dituzte dantzariek jantziko dituzten koroak. Koroa horiek nola egiten dituzten ikasteko familientzako tailer irekia antolatu dute larunbaterako, 16:00etarako, Igartzako jauregian.
Egilea
L. Agirre
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/06/16
Lotura
Goierriko Hitza

San Joan bezperako ekitaldien harira, bestalde, azken urteetan auzoko garai bateko ohiturak berreskuratzeko asmoz dabiltza Igartzako Lagunak eta Beasaingo Udaleko Kultura saila. Aurten ere, makala altxatuko dute ekainaren 23an Igartzan. Herritarren laguntza beharrezkoa dute horretarako. Makala altxatzearen ekitaldia 19:30ean hasiko bada ere, auzotarrek 18:30erako egin dute deialdia, Igartzako Belengo ermitan, altxatze lana nola egin antolatzeko.

San Joan bezperako ekitaldiak ondorengoak dira: 18.00etan erraldoiak joango dira plazatik Igartzara; 19:30ean makala altxatu eta Kantujirakoek San Joan sua kantua abestuko dute; 20:00etan Neskatxen esku-dantza eta ondoren Kantujirakoak Barrendain plazara joango dira; 22:00etan Neskatxen esku-dantza Barrendainen; 22:30ean sua piztuko dute eta ondoren Musika Eskolako Iruzkin Barik eta Muxutruk taldeekin dantzaldia izango da.

http://goierri.hitza.eus/files/2016/06/San_Joan_bezpera_Beasainen.jpg

Dokumentuaren akzioak