Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Joan jaiak ospatuko dituzte gaurtik aurrera Abaltzisketan

Dokumentuaren akzioak

San Joan jaiak ospatuko dituzte gaurtik aurrera Abaltzisketan

Gaur emango diete hasiera Abaltzisketako San Joan jaiei. Gaueko 21:00etan barrikotea izango da herriko plazan. Ondoren, erromeria Bide Batez taldearekin. Bihar berriz, arratsaldeko 15:30ean XII. Mus Txapelketa iragarrita dago. Bikoteko kide batek gutxienez abal-tzisketarra izan behar du. Gaueko 21:00etan, sagardo dastatzea herriko plazan. Afaria norberak eraman behar du. Ondoren. Unsain anaiekin erromeria.
Egilea
E.B.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Abaltzisketa
Mota
Albistea
Data
2014/06/20
Lotura
Diario Vasco

Zaldi lasterketa igandean

Igandean, San Joan jaien baitan, Abaltzisketan, goizeko 10:30ean Futbol txapelketa jokatuko da. Arratsaldean berriz, 18:00etan, Zaldi lasterketa Amezketatik Abaltzisketara izango da. Ondoren, Herritarren arteko jokoak eta jarraian, Elustondo anai-arrebekin erromeria. Gaueko 22:00. Elustondo anai-arrebekin erromeria izango da. Astelehenean, 11:00etan, ume jolasak izango dira eta gaueko 21:00etan, San Joan dantza eta Soka dantza herriko gaztetxoek dantzaturik sua piztu aurretik. Ondoren, Erromeria Nonnahi taldearekin.

Asteartean, San Joan eguna, goizeko 11:00etan Meza nagusia izango da. Elizatik atera orduko, argazki herrikoia. Ondoren. Herriko gazteen trikitia emanaldia. Bitartean, Erretirodunentzako hamaiketakoa. 13:00etan berriz, I. Aitor Toka Txapelketa. Arratsaldeko 18:00etan, Pilota partidak izango dira, gaztetxoak: Eneko Gorostidi-Beñat Gorostidi eta Ugaitz Mujika-Joseba Regillaga; gazteak: Unai Garmendia-Adur Gorostidi eta Egoitz Gorostidi-Josu Egunez. Gaueko 21:00etan herri afaria izango da. Ondoren, kafea hartu bitartean eta festei amaiera emateko, Mikel Artola eta Unai Mendizabal bertsolariak arituko dira.

San Pedro Egunean berriz, jai eguna Larraitzen, 12:30ean Meza nagusia eta ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak. Arratsaldean, trikilariak iluntzera arte.

Dokumentuaren akzioak