Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Joan jaiak aurrera, axeriarekin bat eginda!

Dokumentuaren akzioak

San Joan jaiak aurrera, axeriarekin bat eginda!

Igandea delako, eta beraz, atzo, larunbata. Edo aurrenekoa zelako. Baina gaur jendetza bildu da Axeri Dantzan. Era berean koadrilen brindisa eta bazkariak izango dute protagonismoa, gaurkoan.
Komunikabidea
Urumeako Kronika
Mota
Albistea
Data
2017/06/25
Lotura
Urumeako Kronika

Etenik gabe, aurrera dijoaz San Joan jaiak. Festa giroa da nagusi, eta gaur goizean, nabaria zen atzo larunbata izan zela... Jendetza bildu da Plazan, bai sokamuturra ikusteko eta baita aurreneko axeriari jarraitzeko ere.

Sokamuturrean istripuren bat izan da. Horrez gain, Askekintzakoak bertan izan dira, festetan egiten den animalien erabilera salatzeko. Axeri dantza etorri da gero, eta ikaragarrizko jendetzak hartu ditu Kaxkoko kaleak. Tarte batzuetan ez zen txistularien doinurik ere entzuten, eta soka-mutilak non ageriko ziren ezin asmatu ibili dira denak. Bizkarrak ondo berotuta bukatu du batek baino gehiagok.

Gaurkoan, 13:00ean brindisa egingo dute koadrilek, Txipititxonian koadrilak gidatuta, eta hainbat bazkari izango dira segidan.

Jendetza bildu da gaurko Axeri Dantzan
Jendetza bildu da gaurko Axeri Dantzan

Dokumentuaren akzioak