Dokumentuaren akzioak
San Joan bezperako soka-dantzan parte hartuko dute udal ordezkariek aurten ere
Ereintzatik azaldu dutenez, historian zehar, ohitura izan da alkateak ekitaldian parte hartzera gonbidatzea eta berreskuratu nahi den ohitura da, urte batzuk badirelako usadio hau galdu zela.
Dantza honek balio sinbolikoa du gainera: udal antolaketan berdintasun sozialaren alegoria da. Bi muturretan sokatik edo eskuetatik tira egiten duten dantzariak, gizarte guztietan dauden indar kontrajarrien adibide dira. Eta beren arteko oreka beharrarena.
Dokumentuaren akzioak