Festa gogoa zainetan daramagula diote kanpotarrek. Erritu zaharrak eta berriagoak elkartu egiten dira egun eta gaueko giroetan.
Villavesaren entzierroa da horietako bat, eta horren inguruko liburua plazaratu berri du Josu Ozaita antropologoak UEUrekin: “Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa”.
Iruñean 16 peña daude eta 3.000 kide biltzen dira haietan. Zein den haien egitekoa eta nolakoa den emakumeen parte hartzea aztertu dugu.
Gaueko festa gero eta antzekoagoa da toki guztietan, egunekoa aldiz, erabat berezia da Iruñean, hala ere, nola ari da aldatzen jaia?
Horretaz mintzatu gara gaurko Guardasola saioan.