Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Salgai Bahia Blancako Euskal Asteko voucher-ak: arituko dira Patxi eta Konpania, Xabier Aburruzaga, Ganbara, Esnal eta Otamendi...

Dokumentuaren akzioak

Salgai Bahia Blancako Euskal Asteko voucher-ak: arituko dira Patxi eta Konpania, Xabier Aburruzaga, Ganbara, Esnal eta Otamendi...

Hamar urteren ostean itzuliko da 2019an Euskal Argentinar Aste Nazionala Bahia Blancara. Azaroaren 4tik 10era euskaldunen eta euskaltzaleek biltzaile izango da, izan ere elkartea 120 urte betetzen ari den urtean. Euskal Herritik helduko zaizkion artista eta kulturgileen artean, Patxi eta Konpainia eta Xabier Aburruzaga, dantza alorra inarrosteko. Dantzari lotuta baita ere, Telmo Esnal zuzendariak berak eta Gari Otamendi dantzari eta musikariak ‘Dantza’ filma aurkeztuko dute. Eta musikaren esparrutik atera gabe, Oñatiko Ganbara Abesbatza ere izango da 2019ko Euskal Aste Nazionalaren protagonista.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Bahía Blanca, Argentina
Mota
Albistea
Data
2019/09/23
Lotura
Euskalkultura

Aste osoko programa prest dago eta aste honen amaieran kaleratzeko asmoa du Euskal Etxeak. Bitartean, Jaialdian parte hartzeko voucherren prezioa jakinaraziko du Union Vascak, Argentina bizitzen ari den krisiagatik, prezioak eta zenbakiak ixteko (eta mantentzeko) ahalegin handia egin ondoren.

VOUCHERRAK

-Ostiral, larunbat eta iganderako voucherra, gosaria, bazkari-afariak, erromeriak, abesbatzen eta dantza emanaldietarako sarrerak eta azken agur-bazkaria barne:
Dantzari, abesbatzako kide eta euskara ikasleentzat: $ 4600
Laguntzaileentzat: $5000

-Larunbat eta iganderako voucherra, gosaria, bazkari-afariak, erromeria, dantza emanaldirako sarrerak eta azken agur-bazkaria barne:
Dantzari, abesbatzako kide eta euskara ikasleentzat: $ 3200
Laguntzaileentzat: $3500

-Ekintza bakoitzeko prezioak:
Abesbatzen emanaldia, $150
Dantza emanaldia, $200
Erromeria, $200
Igandeko bazkaria, $ 1900

Euskal Etxeak eskatzen die parte hartuko duten euskal etxeei dantzari/abeslari/euskara ikasleen zerrenda ahalik eta lasterren bidaltzeko. Horretaz gain, eta prezio hauek mantendu ahal izateko, %50a ordaindu beharko dute urriaren 15ean baino lehen. Eta ordainketa osoa Urriaren 31 baino lehen, egina beharko dute izan. Bankuko datuak eskatu eta agiriak bidaltzeko, uvasca@bvconline.com.ar helbidera idatzi behar da.

2019ko Euskal Aste Nazionala
2019ko Euskal Aste Nazionala

Dokumentuaren akzioak