Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Salbatore eguna ospatuko dute gaur Iruritan eta Urdazubin

Dokumentuaren akzioak

Salbatore eguna ospatuko dute gaur Iruritan eta Urdazubin

Josu Primek eta Laxoa taldeak bota zuten txupinazoa Iruritan

Asteazkenean abiatu ziren Salbatore bestak Iruritan eta Urdazubin. Baztango herrian, Laxoa Elkarteko Josu Primek bota zuen eguerdian txupinazoa, herriko gaztetxoen laxoa taldeko Asier Mariezkurrena, Unai Aleman, Pablo Dorregarai, Iker Casillas, Xabi Arraztoa eta Iker Alemanekin batera. Urdazubin arratsaldean bota zuten lehen suziria. Bi herrietan egun handia ospatuko dute gaur.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Mota
Albistea
Data
2014/05/29

IRURITAKO PROGRAMA

Maiatzaren 29a, ortzeguna

10:00etan Dianak.

11:00etan Meza Nagusia.

12:00etan Herriko dantzarien erakustaldia.

13:00etan Luntxa.

19:30ean Trinketeko VII. esku pilota txapelketako finalak.

20.00etatik 21.30era Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

21:30ean Mutildantzak.

00:30etik 04:00etara Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Maiatzaren 30a, ortzirala

10:00etan Dianak baserrietan.

11:00etan Haurrendako jokuak erreboteko plazan.

13:30ean Haurrendako bazkaria karpan.

14:00etan Jubilatuen bazkaria Olari jatetxean. Gazteen bazkaria Baigorrin.

14:00etan Herriko gazte baten erronka (Saioara igoera 46 kilorekin eta plazara 18:30 alderako itzuli, 100 kiloko harria hiru aldiz altxatu eta trontzarekin 20 kanaerdiko ebaki).

15:00etan Haurrendako jokoak.

18:00etan Txokolatada.

20:00etan Dantzaldia Aierrik taldearekin.

21:30ean Mutildantzak.

23:00etan Tirri-Terry Djak karpan.

01:00etatik 04:30era Dantzaldia Aierrik-ekin.

Maiatzaren 31, larunbata

10:00etan Dianak txarangarekin.

11:00etan Haurrendako jolasak.

14:00etan Zikiro-jatea txarangarekin.

20:00etan Laiotz taldearekin dantzaldia.

21:30ean Mutildantzak.

01:00etatik 05:00etara Gaupasa Laiotzekin.

Ekainaren 1a, igandea

10:30ean VII. Haurren krosa.

11:30ean VI. Herri lasterketa.

12:30ean sari banaketa eta luntxa parte hartzaileendako.

18:00etan Dantza erakustaldia Berako Gure txokoa taldearen eskutik.

20:00etatik 22:00etara Puro Relajo mariatxi taldearen emanaldia.

22.00etan Afari herrikoia eta besten akabaila.

 

URDAZUBIKO PROGRAMA

Maiatzaren 29a, ortzeguna

11:00etan Meza Nagusia.

12:00etan Aperitifa txistulari eta dantzariekin.

16:00etan Haurren jokoak.

18:00etan Txokolatada.

21:30ean Paella jatea eta Kiki Bordatxorekin dantzaldia.

Maiatzaren 30a, ortzirala

12:00etan Gorriti bere animaliekin.

14:00etan Ugarana elkarteko bazkaria Koxkan.

16:00etan Haurren jokoak.

16:30ean Bertso-triki poteoa.

20:00etan Sagardotegi mugikorra.

23:00etan Dantzaldia Fidel akordeoilariarekin.

Maiatzaren 31, larunbata

10:00etan Kontrabandisten lasterketa. 15,8 kilometroko luzera eta 326 metroko desnibela duen lasterketa.

14:30ean Zikiro-jatea txarangak alaiturik eta kalejira.

16:00etan Haurren jokoak.

21:00etan Zingar jatea eta mariatxiak.

00:00etan Ingo al deu taldearekin dantzaldia.

Ekainaren 1a, igandea

17:00etan Kenpo-kai erakustaldia.

18:00etan Nesken fronteniseko finala.

19:00etan Mutilen fronteniseko finala.

20:00etan Boletoen zozketa.

20:15ean Pintxoak denentzat Hauspolariak musikarekin.

Josu Primek bota zuen txupinazoa Iruritan.

Josu Primek bota zuen txupinazoa Iruritan.


Dokumentuaren akzioak