Dokumentuaren akzioak
Salamancak Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa irabazi du
Lezoko dantzaria beste hamaika partaideei gailendu zitzaien atzo Pasaiako kiroldegian
Parte-hartzaile guztiek, Itsasmendi txistulari taldea lagun zutelarik, Ormatxulo , Eskua aldatzeko soinua , Kontrapasoa etaAurkez aurke dan-tzak eskaini zituzten.
Lezoko dantzari gazteak urrezko domina, Pasaiako Udalaren trofeoa, Dantzarien biltzarreko buruzagi makila, txapela, gerrikoa eta 400 euro eskuratu zituen. Gainera, Tomas Murua Trofeoa hurrengo edizioa ospatu arte bere herriko Udaletxean gordeta izatearen ohorea lortu du.
Zilarrezko domina eta 250 euroko saria Iker Larunberentzat izan zen. Aritz Iglesiasek, berriz, hirugarren postua lortu zuen, brontzezko domina eta 175 euro lortuaz.
Haur mailetan Soinu Zahar eta Aurresku txapeldunen erakustaldia izan zen. Ane Espillak, Maria Ferreirok, Aritz Olartek eta Aitor Arrietak beren maila erakutsi zuten.Aritz Salamanca txapelketako trofeoarekin.argazkia: utzitakoa
Dokumentuaren akzioak