Dokumentuaren akzioak
Saladilloko prentsak joan den larunbatean FEVAk herriko Itxaropen EEan egindako dantza tailerraren berri bildu du
Saladilloko tokiko prentsak isla eman zuen atzo joan den larunbatean FEVA Euskal Argentinar Elkarteen Federazioa antolatzaile herriko Itxaropen Euskal Etxearen egoitzan egindako euskal dantza tailerraz. La Síntesis egunkari digitalak, konparazio, berriarekin batera argazki-sorta polita ere biltzen du, aipatuz partaide bertaratu zirela dantzariei dagokienez Bahía Blanca, Viedma, San Nicolás, Azul, Mar del Plata, Cañuelas, Olavarría, Gral Belgrano eta Chivilcoy-ko Euskal Etxeetako dantza taldeetako ordezkariak
FEVAk larunbatean Saladilloko Itxaropen Euskal Etxean antolatutako tailerra (arg La Síntesis)
Biltzen du baita ere tailerraren aurretik Federazioko lehendakari Arantxa Anitua buru egindako bileraren berri. Elkarretaratzeko partaide izan ziren Pergamino, Chacabuco, Bahía Blanca, San Nicolás eta Saladillo bertako ordezkariak, partaidetza presentzialari dagokionez, gainerako partaide guztiek Zoom bidez hartu baitzuten parte.
Dokumentuaren akzioak