Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sakandarrak Kukairen "Erritu"ren lekuko

Dokumentuaren akzioak

Sakandarrak Kukairen "Erritu"ren lekuko

Altsasuko Iortia kultur gunea bete egin zen astelehenean eta asteartean Kukai dantza taldearen ikuskizun berriaren mustutzean. Jaiotza, heriotza, ospakizunak eta bestelako erritu eta indar sinboliko handiko gaiez ari den dantza ikuskizuna da
Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Altsasu
Mota
Albistea
Data
2018/05/03
Lotura
Guaixe

Sakandar mordo bat erakarri zuen Erritu dantza ikuskizunaren mustutzeak. Aralarko santutegian izan behar zena, eguraldi iragarpenek Altsasuko Iortia kultur gunera aldarazi zuten. Eszenan Alain Maia, Eneko Gil, Nerea Vesga, Izar Aizpuru, Ibon Uharte eta Urko Mitxelena dantzariak eta David Azurza kontratenorea izan ziren.

Errituak eta indar sinboliko handia duten gaiak lantzen ditu Kukaik. Historiakoak eta gaur egungo errituak. Kolektiboak eta pertsonalak. Taldekideek gogoeta saioak egin zituzten duela urte bat. Interprete bakoitzaren barne mundua landu zuten, kide guztien ezagutzan sakondu eta modu intimoan. Sharon Fridman koreografo israeldarra barne.

Berak kontakt dantza teknika irakatsi die dantzariei eta hark euskal dantzetako mugimenduak barneratu ditu. Duela sei hilabete hasi ziren dantza ikuskizuna prestatzen. Mugitzeko arrazoi bat behar dela eta ideia horri segituz sortzen ditu Fridmanek koreografiak.  Interpreteekin batera, oholtzan Landabaso abesbatza izan zen oholtzan.

Kukai konpainiako zuzendari Jon Maia Sakanako Mankomunitateak, ibarreko kultur teknikariek eta publikoak proiektuari hasieratik emandako babesa eskertu du. Obra Aralarren emanen den ez dakite. 

Sakandarrak Kukairen "Erritu"ren lekuko

Dokumentuaren akzioak