San Tomas eguneko egitarauaren barruan egin zuten Dantza Solte Txapelketa eta azken urteetan ez bezala, aurtengo edizioan helduen bikoteak aritu ziren oholtza gainean dantzan.
Guztira zortzi bikotek hartu zuten parte, bakoitzak fandango eta arin-arin bana dantzatzeko. Zortzi horietatik irabazleak izan ziren Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak. Bigarren sailkatu ziren Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak eta hirugarren, Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrak.
Epaimahaiak pausoak, mugimendua, alde artistikoa eta melodia erritmoa hartu zituen kontuan dantzarien lana puntuatzerako garaian.