Dokumentuaren akzioak
Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo azpitxapeldun Euskal Herriko Dantza Txapelketan
Epaimahaiak nabarmendu zuen "indar handiz" aritu zirela, "pauso zailak" sartu zituztela eta "desplazamenduari garrantzia handia" eman ziotela. Lana amaitzean, egindakoarekin "gustura" agertu ziren bergararrak: "Bai Julen, bai ni oso gustura geratu gara egindako lanarekin, bai aurretik egindakoarekin, baita txapelketan bertan egindakoarekin. Gure onena eman genuela uste dut, nahiz eta beti dagoen urduritasuna tarteko".
Eskuratutako postuarekin "pozik" agertu dira, aurreko urtean baino maila apur bat altuagoa izan dela azaldu dute: "Guztiz kontziente ginen, lehengo postuetan oso lehiatua izango zela bagenekien, eta behin dantza gustura eginda, ondorengoa epaimahaiari dagokio eta hortaz, zentzu horretan gainetik kendu genuen hein handi batean pisua".
Urteetako esperientziaren garrantzia
Aurtengoarekin bost aldiz hartu dute parte Euskal Herriko Dantza Txapelketan Galarragak eta Murgiondok, eta urteen esperientzia nabari dela aitortu dute: "Txapelketa berezia baino, suposatzen duenak badakar berarekin halako urduritasun puntu handiago bat; hasi telebistatik, hartzen duen oihartzuna,...Barnera begira baina, urte luzez bertara joateak urduritasun puntu hori baretzea ere badakar, eta azken batean gainontzeko txapelketetan bezala aritzen gara".
Dokumentuaren akzioak