Saio ederra eskaini dute nafar dantzariek Hondarribian

Nafarroako dantzak izan ziren protagonista, atzo arratsaldean, IX. Hondarribia Dantzan jaialdiko programazioaren baitan.
Hedabidea
Noticias de Gipuzkoa
Lekua
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2015/05/30
Esteka
Noticias de Gipuzkoa

Ablitas, Arizkun eta Igantziko dantza taldeek beraien herrietako dantza-altxor txikiak erakutsi zituzten, Madalen karrikako plazatxoan. Ondoren, lehenengo jardunaldiari amaiera emateko, erromeria egin zuten. Gaur amaituko da Hondarribia Dantzan, Kemen dantza taldearen harrobiko taldeek egingo duten Adaxka Egunarekin. Eguerdian erakustaldia egingo dute Arma plazan 200 dantzari txiki inguruk. 

Argazkia: X.S.