Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsakoak pozik itzuli dira Madrildik Fitur-en izandako arrakastarekin

Dokumentuaren akzioak

Sahatsakoak pozik itzuli dira Madrildik Fitur-en izandako arrakastarekin

Ikusle ugari eta eskaintza bereziak izan ditu dantza taldeak

Egilea
Mailo Oiarzabal
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2004/02/06

Ostiralean joan ziren Azpeitiko eta Azkoitiko dantzari eta musikoak Fitur-era, bertan Euskal Autonomia Erkidegoak zuen stand-ean emanaldiak egitera, eta itzuleran egonaldiaz oso balan- tze positiboa egin dute.



Ikusle kopuru ikusgarriak gozatu zuen izan ere Sahatsak hainbat saiotan eskainitako ikuskizunaz. Emanaldia hasi aurretik ikusle asko bildu zen Euskadiko standaren inguruan espektakulua noiz hasiko zain.



Ikuslegoaren harridura aurpegia nabarmena zen dantzariek edalontzien gainera salto egiten zutenean, Lesakako inauteriko pertsonaia xelebreak ikusterakoan, dantzari bat kutxa baten gainean dantza egin eta beste dantzariek paseatzen zutenean, Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzen abilezia eta arintasuna, makil jokoen indarra eta, bukatzeko, pasiloan ikusleen artean altxatzen zen Arabako giza dorrea ikustean, guztia erritmo bizi eta jarraian. Ikusleek aho zabalik, txundituta begiratzen zieten dantzariei.



Zorionak eta eskaintzak



Emanaldia bukatu orduko, taldea zoriontzera eta hurrengo emanaldia zer ordutan izango zen galdetzera jende ugari hurbiltzen zi- tzaien Sahatsakoei.



Eskaintza ugari ere jaso zituzten baina, agian serioena, Antena 3 telebista katetik etorri zitzaiena izan zen, astelehenean 'La selva de los famosos' telesaioan parte hartzeko gonbidapena hain zuzen.



Ezinezkoa zitzaion ordea taldeari Madilen gelditzea eta ezetza eman behar izan zuten.



Eusko Jaurlaritzako Turismo departamentuko arduradunak ere «inpresionatuta» gelditu omen ziren ikusi zutenarekin, eta berriro ere Sahatsarekin kontatzeko gogoa adierazi zuten. Aurtengoa, izan ere, ez da Azkoitiko eta Azpeitiko dantza talde honek Fitur-en parte hartzen duen lehen aldia, eta aurten izandako harrera eta gero ez litzateke harritzekoa izango berriro ere Madrilerako bidea hartu behar izatea.



Esperientzia fisikoki oso gogorra izan bada ere, zuten guztia eta zuten onena eskaini duten ziurtasunarekin itzuli dira etxera Sahatsako taldekideak. Euskadiko stand-aren inguruan pilatzen zen jende andanak emandako erantzunak eta berotasunak oso sentipen gozoa uzteaz gain, nekeak merezi zuela baieztatzeko balio izan die.



Sahatsa taldea partaideen bila



Fitur-en eskainitako hainbat euskal folkloreen zati aberatsen ondoren, berriz ere Sahatsa Taldea lanean da aurtengo ekitaldi zabalari aurre egiteko asmoz. Eta bitartean badu horrelako deialdia azkoitiar edo azpeitiar gasteentzat, batiz bat, dantza mundu hau gerturik ezagutzeko aukera eskeiniz. Ikusi eta probatu ondoren, gustora sentitzen bazara, ateak irekiak izango dituzu. Egoera honetan aurkitzen bazara jar ziatez harremaneta Sahatsako partaideren batekin edo ager zaitez, Azkoitiko Baztartxo Antzokira entseiu egunetan.

Dokumentuaren akzioak