Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsakoak «hunkituta eta oso gustura» itzuli dira Londresen emanaldi «arrakastatsua» burutu ondoren

Dokumentuaren akzioak

Sahatsakoak «hunkituta eta oso gustura» itzuli dira Londresen emanaldi «arrakastatsua» burutu ondoren

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2006/09/07

Azoka horretan espainiar estatuko autonomia elkarte ezberdinetako ordezkariek hartu zuten zuten. Horien artean, eta turismoa sustatzeko asmoz, Euskadikoak ere bertan izan ziren eta, hain zuzen ere, Sahatsa arduratu zen azokan euskal dantzak erakusteaz. Gure herriko dantza taldearen erakustaldiek ikusmin handia sortu zuten. Emanaldiak hasi aurretik Euskadiko stand-aren aurrean dantzarien inguruan jende ugari biltzen zen. Sahatsakoen esanetan, «dantzan aritzeko jendea atzeratzea eta lekua egitea zaila izaten zen». Ikusmin horren erakusgarri nabarmenena bigarren emanaldian suertatu zen, hiru polizik Euskadiko turismo teknikari arduradunari abisatu baitzioten, saioa ikusten zegoen jendetzak kale osoa blokeatu zuela esanez. «Emanaldi horren bukaeran etorbidea bere onera etortzeko minutu dezente pasatu ziren», diote dantza taldeko kideek.

Sahatsak goizean eta arratsaldean Euskadiko erakustokiaren aurrean bina emanaldi egin zituen. Eguerdikoa eszenatoki nagusian egin zuen. Arratsaldeko lehen emanaldian, Sahatsari buruz entzundakoak piztutako jakinmina asetzeko gogoz, azokako antolatzaile eta Espainiak Ingalaterran duen turismo zuzendaria den Ignacio Vasallo ere egon zen bertan, Eusko Jaurlaritzako turismo zuzendariarekin batera.

«Mundu guztia liluratuta gelditu zen Bizkaiko dantzen indar eta gogortasunarekin, Kaxarrankarekin -kutxa gainean dantzaria dantzan-, arkuen kolpe azkarrekin eta Arabako giza dorre ikusgarriarekin», azaldu dute, pozik eta harro, Sahatsako partaideek.

Oihartzun zabala

Ikusleen erantzunarekin ez ezik, oso gustura gelditu dira Saha- tsakoak Londreseko egonaldian egindako lanak komunikabideetan izan duen oihartzunarekin ere. «Alde handiarekin, jendetza handiena bildu zuten emanaldiak Mataroko castellers-ak, beraien giza dorre altuekin, eta Sahatsak egindakoak izan ziren», diote. Are gehiago, ikusleek «kalea hartu» omen zuten talde horien saioetan. «Gainera, El Pais egunkariko asteleheneko alean aurreko taldeak baino ez dituzte aipatzen eta bere iritziz, egun bakarreko iraupena duen azoka 500.000 pertsonatik gora bisitatu zuten. El Correo egunkariak ere Sahatsako dan- tzarien argazki handia kaleratu zuen asteleheneko azken orrian. Baita ABC egunkariak ere, Saha- tsako dantzarien argazkia ikurrina atzean zeukatela plazaratu zuen astelehenean. Gainera, TVE-ko kamerak Sahatsako txistulari eta dantzarien irudiak grabatu zituen igandean, irailak 3, arra- tsaldeko albistegian eman zituenak». Eusko Jaurlaritzako turismo arduradunak ere pozik azaldu dira, Sahatsakoen esanetan, «ezarritako helburuak gainditu zirelako» eta bihotzez eskertu diete Sahatsako partaideei prestatutako dantza ikuskizuna eta ikusleak erakartzeko erakutsi duten ahalmena.

Dokumentuaren akzioak