Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsak estreinatu du Azpeitia Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Sahatsak estreinatu du Azpeitia Dantzan

Alde Zaharrean jardun zuten Gipuzkoako ezpata dantza eta bandera dantza egiten atzo, larunbata, Sahatsako dantzariak.

Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/07/03
Lotura
Urola Kostako Hitza

Sahatsako dantzariek estreinatu dute Azpeitia Dantzan zikloa. Atzo, larunbata, Gipuzkoako ezpata dantza tradizionala egin zuten plazan, plaza txikian eta Parrokiako atarian. Jende ugari hurbildu zen ekitaldira, eta ateri eutsi zion eguraldiak. Hasiera ona emanda, gaurkoan, dantza, antzerki eta zirko emanaldia izango da plaza txikian, 19:30etik aurrera.

Hurrengo emanaldia datorren igandean izango da, saloiko dantzak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Honakoa da datozen bi asteetako egitaraua:

Igandea, uztailak 10

20:00. Saloiko dantzen erakustaldia eta jaialdia, Soreasu antzokian. Vals, cha cha cha, merengue, bachata, saltsa, runba, rocka eta beste dantza mota batzuen erakustaldia egingo dute hasiberri zein talde eta bikote aurreratuek. Denera, 24 dantza egingo dituzte.

Larunbata, uztailak 16

22:00. Itsasi dantza taldearen ikuskizuna, Soreasu antzokian. Bagare ikuskizunaren barruan, Arabako dantzak egingo dituzte, taldeak berak sortutako beste koreografia batzuekin.

Sahatsa


image

Dokumentuaren akzioak