Dokumentuaren akzioak
Sahatsa eta Organik taldeak asteburuan 'Azpeitian Dantzan' egitasmoaren barruan
Gaur, Soreasun izango da Sahatsaren emanaldia, 22:00etan, eta bihar bestea, Plazan, 19:30ean
'Sahatsa tradiziozko dantza eta doinuetan' ikuskizuna eskainiko du izen bereko dantza taldeak gaur Soreasun, 22:00etan hasita.
Bi zati izango ditu emanaldiak. Estrainekoan «Lapurdi, Behenafarroa eta Zuberoako jautsi, makil joko, kontradantza eta maskaradekin hasita, Nafarroan barna, Orbaizetatik Baldorbara pasako da bere doinuetan oinarritutako abestiez gozatuz», eta «Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzari-dantza, brokel joko eta aurreskuarekin jarraituz, Euskal Lurra bustitzen duen kantauri itsasaldeko pasadizo eta dantza tradizionalak eta geurea den erromeri alaiaz osatuko da» bigarren zatia.
Sahatsakoak Mendaron izango dira uztailaren 25ean eta abuztuaren 31n, aldiz, Hazparnen.
Ahari-jokoak, dantzan
Bestalde, igandean, Organik dantza taldeak 'Ahariak/carneros' ikuskizuna eskainiko du Plaza Nagusian,lurraren arrasean. 30 bat minutuko iraupena izango du, 19:30ean hasita.
Dokumentuaren akzioak