Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsa dantza taldekoek herriko plaza alaitu dute

Dokumentuaren akzioak

Sahatsa dantza taldekoek herriko plaza alaitu dute

Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruan, Sahatsa dantza taldekoek emanaldia eskaini dute gaur, 20:00etan hasita. Plaza Txikitik kalejiran iritsi dira dantzariak herriko plazara, eta lapurtar makil jokoarekin eta kontradantzarekin abiatu dute emanaldia. Ondoren, Bidasoa inguruko doinu eta dantzek girotu dute saioa. Jarraian, Nafarroari erreferentzia egiteko, Kortesko dultzainaren doinuekin makil jolasak eta dantzak egin dituzte, eta, gero, Gipuzkoako brokel eta uztai jokoen kolpesoinu bateratuekin jarraitu du festak. Azkenik, Zuberoari keinu eginez, amaiera eman diote ikuskizunari, etengabeko mugimenduz, irudiz eta doinuz osatutako dantzen bidez.
Komunikabidea
Uztarria
Mota
Albistea
Data
2018/07/14
Lotura
Uztarria

Jende ugari bildu da herriko plazan Sahatsaren emanaldia ikustera, eta giro polita sortu da. Azpeitia Dantzan egitasmoari amaiera emateko, bihar eskainiko dute azken ikuskizuna. Hain zuzen ere, erromeria eta dantza jauziak izango dira plazan, 19:00etatik aurrera.

Dokumentuaren akzioak