Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsa Dantza taldekoak gustora etorri dira Bartzelonako esperientziatik

Dokumentuaren akzioak

Sahatsa Dantza taldekoak gustora etorri dira Bartzelonako esperientziatik

Egilea
J. S.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2004/04/07

Sahatsaren emanaldia, Eusko Jaurlaritzak Bartzelonako Ramblen hasieran, Colonen monumetuaren oinetan kokatua zuen stand-aren aurrean egin zen. Euskal Herri osoko folklorearen ikusgarriena eskeini zuen azkenaldian emanaldiz emanaldi eskeintzen ari den Orhitik Artzenarat ikuskizunarekin.



Jendea emanaldia hasterako garaiz hurbildu bazen ere, taldeko musikoak soinu frogak egiten hasi ziren orduko inguru guztia bete zen eta bi ordu inguru irauten duen ikuskizunaren bukaera arte txalo zaparradez gogo handiz eskertu.



Emanaldiaren aurkezpenak katalanez egin ziren eta jendeak Sahatsakoek adierazitako guztia ulertu ahal izan zuen. Esan baita ere, telebista kamara ugari bertaratu zela eta emanaldiaren amaieran bi telebista katek Sahatsa taldearen zuzendaria elkarrizketatu zutela, telebista kate hauetako batek ilunabarrean eskeini zuelarik Sahatsari eginiko erreportaia. Ikusentzulea bero eta gustora izan bazen ere, turismo kanpainaren arduradunak oso kontent azaldu zitzaizkien Sahatsakoei eta datorren udaran aipaturiko turismo sailak Madrilen egingo duen kanpainarako beste gonbite bat luzatu zioten Sahatsa Dantza Taldeari.



Sahatsak emanaldia bukatu bezain laster, Eusko Jaurlaritzaren turismo stand-a jendez gainezka bete zen eta bertan zituzten adierazpen liburuxka eta informazio materiala erabat agortu zitzaien bertako arduradunei.



Oraingoan ere Sahatsakoak oso gustora itzuli dira azken aldian emanaldiz emanaldi Euskal Herriko mugetatik kanpo eskeintzen ari diren emanaldiak izan duen arrakastarekin.

Dokumentuaren akzioak