Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsa Dantza Taldeak maiatzaren 6an ospatuko du bere 30. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Sahatsa Dantza Taldeak maiatzaren 6an ospatuko du bere 30. urteurrena

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2006/04/11

Datorren maiatzaren 6a, larunbata, aukeratu dute Sahatsakoek taldearen sorreraren 30. urteurrena ospatzeko, eta egitarau berezia prestatu dute egun horretarako. Lehengo eta oraingo taldekideek 17:30etan izango dute lehen hitzordua Azkoitiko Baztartxo an- tzokian. Bertan, 18:00etatik aurrera, gaur egun Sahatsan ari diren dantzari eta musikariek emanaldi berezia eskainiko dute taldekide ohientzat.

Jaialdiaren ostean, eta ohiturari jarraituz, txikiteo edo poteoa egingo dute guztiek. Eta egun seinalatu hori borobiltzeko, azken hitzordua afaria izango dute, trikitilari eta guzti ospatuko duten afaria, hain zuzen.

Izen ematea

Esan bezala, Sahatsa Dantza Taldeak orain dela bost urte ospatu zituen Urrestillan sortu zeneko zilarrezko ezteiak, eta orduan ere urte luze horietan taldetik igarotako guztiei luzatu zitzaien orduan zabalagoak izan ziren ospakizunetan parte hartzeko gonbitea eta aukera. Horrelako ekintza bat egin zenetik bost urte igaro ondoren, berriro ere aukera polita izango dute taldekide eta taldekide ohiek elkarrekin hainbat kontu, pasadizo eta xelebrekeri gogoratzeko. Maiatzaren 6ko bilkuraan parte hartu nahi dutenek maia- tzaren 1a baino lehen eman behar dute izena, eta horretarako Euskadiko Kutxaren 3035 0031 76 0310034001 zenbakian 40 euro sartu beharko dituzte.

Dokumentuaren akzioak