Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsa dantza taldeak emanaldia eskainiko du igandean Azkoitian

Dokumentuaren akzioak

Sahatsa dantza taldeak emanaldia eskainiko du igandean Azkoitian

Egilea
Andoni Elduaien
Komunikabidea
Urolakostako HItza
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2022/07/08
Lotura
Urolakostako HItza

20:00etan eskainiko du Sahatsa dantza taldeak ikuskizuna herriko plazan. Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzen bilduma laburra eskainiko du ekitaldiarekin hasteko, baina bestelako dantzak ere dantzatuko dituzte herritarren aurrean.

Dantza taldeko kideak iaz, Azkoitiko plazan. (Maialen Etxaniz)

Igandean, uztailak 10, Sahatsa dantza taldeak Sahatsa plazan izeneko emanaldia eskainiko du herriko plazan. Azkoitiko Udalak uztailerako antolatu dituen kultur saioen barruan arituko dira dantzariak herritarren aurrean. Duela bi aste, Hazparnen (Lapurdi) aritu ziren dantzariak, eta joan den astean, Azpeitian (Gipuzkoa). Igandean, 20:00etan hasita, Azkoitiko plaza nagusian eskainiko dute dantza ikuskizuna.

Sahatsa plazan emanaldia “irudi eta doinu anitzez gozatutako ikuskizuna” dela azpimarratu dute Sahatsako lagunek. Bizkaiko Dantzari Dantza dantzak eta Gipuzkoako hautatutako hainbat dantzaren bilduma laburra eskainiko dute Sahatsakoek saioari ekiteko. Ondoren, Urrundik heldu naiz eta Gogoaren baitan doinuekin fandango “bizi” eta “dantzagarri” bat dantzatuko dute.

Lanestorako uztai koloretsuekin agurtuko dute Bizkaia, eta jarraian plazara egokitutako ikuskizunari amaiera emango diote. Etxahun Iruriri egingo diote keinu Sahatsako dantzariek, eta horiek Agur Zuberoa abestiarekin egingo dute dantza.

Dokumentuaren akzioak