Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsa Dantza Taldeak Bartzelonako Ramblatan emanaldia egingo du gaur

Dokumentuaren akzioak

Sahatsa Dantza Taldeak Bartzelonako Ramblatan emanaldia egingo du gaur

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2004/03/28

Oraingoan ere Euskal Herria osoko musikaz eta dantzez osatuko dute beren emanaldia Sahatsakoek. Zuberoan hasi eta Euskal Herria osoan barrena ibili ondoren, Arabako lautadetan bukatuko duen 'Orhitik Artzenarat' ikuskizuna eskainiko du dantza taldeak.



Bartzelonan hain ezagunak diren Ramblatan arratsaldeko 5etan gure folkloreak eta ohiturek dutenaren onena ikusi eta gozatzeko aukera izango du honenbestez bertara hurbiltzen den edonork.



Aurreko urteetan honelako gonbidapenak izan baditu ere, aurtengoan jada bigarren irteera izango du Sahatsa Dantza Taldeak mota honetako ekitaldi batera gonbidatua izan dena, lehena urtarrilean Madrilgo hain ospetsua den Fitur-en (Nazioarteko Turismo Feria) izan zen. "Berriro ere Sahatsak lortutako arrakasten fruitu eta taldeak erakutsitako mailak antolatzaileengan lortu duen konfidantza agerian geldi- tzen da", taldekoen esanetan.

Dokumentuaren akzioak