Dokumentuaren akzioak
Sahatsa Dantza Taldea Madrilgo Fitur-era doa
Datorren asteburu honetan, Sahatsak ordu beteko hiru emanaldi eskainiko ditu larunbatean eta beste hiru igandean, Euskadik duen stand-ean. 33 lagunek, 7 musikari eta 26 dantzarik (11 neska eta 15 mutil) osatzen duten taldeak euskal dantzen azalpena egingo dute, eta horretarako euskal folkloreko dantzen eta ohituren zatirik adierasgarri eta ikusgarrienekin osatu dute eskainiko duten jaialdia.
Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailetik etorritako gonbiteari esker gauzatuko du Sahatsak bidaia hau. Gonbidapen horrek, Turismo Sailak Sahatsa taldearen mailan duen konfidantza berriro azaltzen du horrela.
Azpimarratzekoa da Sahatsak behin baino gehiagotan eskaini dituela jaialdiak Madrilen, azkenak Reina Sofia museoaren enparantzan eta Madrilgo kasinoan.
Azkoitia-Azpeitiko gazteek, desafio berri honen aurrean ilusio handiz prestatu dute jaialdia Fitur-era inguratuko den jendearen gogokoa izango den itxaropenean.
Dokumentuaren akzioak