Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsa dantza taldea Azkoitiko plazara aterako da igandean

Dokumentuaren akzioak

Sahatsa dantza taldea Azkoitiko plazara aterako da igandean

Egilea
Andoni Elduaien
Komunikabidea
Uztarria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2023/07/07
Lotura
Uztarria
Iazko dantza emanaldiko irudi bat. (Maialen Etxaniz)

20:00etan eskainiko du Sahatsa dantza taldeak ikuskizuna herriko plazan. Askotariko dantzen bilduma laburra eskainiko dute dantza taldekoek. Dantzarako kutxa oraindik Azkoitiko plazara atera gabe daudela eta, igandean kutxa-dantza ikusteko aukera izango dute herritarrek. 

Etzi, igandea, Sahatsa dantza taldeak Sahatsa plazan izeneko emanaldia eskainiko du herriko plazan. Azkoitiko Udalak uztailerako antolatu dituen kultur saioen barruan arituko dira dantzariak herritarren aurrean, 20:00etatik aurrera. Iaz bezala, aurten ere Urrategiko egunean egingo dute dantzaldia azkoitiarren aurrean.

San Joan bezperan Balda plazan eskaini zuten emanaldiarekin hasi zuten zikloa; joan den igandean, berriz, Oi, lur ikuskizuna aurkeztu zuten Azpeitian, eta asteazkenean, Sahatsa plazan ikuskizuna aurkezten izan ziren Aretxabaletan [Gipuzkoa]. Sahatsako kideek nabarmendu dute "bi aste gogor" daramatzatela; izan ere, "Bi aste gogor ari dira izaten, baina, aldi berean, jendea gustura dago, egun interesgarriak eta intentsuak ari dira izaten ere. Egunero ari gara kasik entseguak egiten eta emanaldi desberdinak prestatzen. Gainera, emanaldi bakoitzerako gauza berriak txertatzen ari gara".

Igandean, 40 minutu inguruko dantzaldia eskainiko dute, eta iazko emanaldiarekiko desberdintzeko, 2022an dantzatu ez zituzten dantzak aurkeztuko dituzte. Besteak beste, Lapurdiko dantzak, Bidasoako ezpata dantzen bilduma, Preludio ikuskizunerako egin zuten dantza sorta bat eta fandangoa dantzatuko dituzte. Bukatzeko, Agur Zuberoa abestiarekin dantza dantzatuko dute. Dena den, adierazi dute oraindik Azkoitian dantzarako kutxa atera gabe daudela, eta igandean kutxa-dantza ere eskainiko dutela.

Dokumentuaren akzioak