Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsa: 30 urtez dantzan

Dokumentuaren akzioak

Sahatsa: 30 urtez dantzan

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2006/05/06


Hasierako bi urteetan Urrestillako plazan entseatu ohi zuten, baina eguraldi txarra zenerako teilatu baten beharra zutenez, Azpeitiko Berdura Plazara mugitu ziren. Hamabost urtez Azpeitian bildu ondoren, Azkoitiko Udalak Baztartxo Antzokiko areto bat eskaini zien, eta han biltzen da taldea azken urteetan: "Baztartxo berritu zutenean, Azkoitiko Udalak lokal bat eskaini zigun, Bazkartxo egoera askoz hobean aurkitzen zenez, Azkoitira mugitzea erabaki genuen. Gainera, dantzarako azpiegitura hobeak ditu Baztartxok", esan du Lizabek.

helburua

Dantza tradizionalak

Urrestillan bildu ziren gazteen helburua kultur ekintzak bultzatzea zen eta 30 urte beranduago, Sahatsa Dantza Taldearen helburua ez da aldatu: "Hasierako linean mantentzen gara, dantza tradizionalak diren bezala agertuz, zerbait prestatu taula gainean antzezteko moduan izateko. Hasierako taldeak ere hori zuen helburutzat, dantza ikastearekin batera jendeari erakustea", gogoratu du Lizabek.

Belaunaldi desberdinak igaro dira Sahatsan, dantzariz eta musikariz aldatzen joan da taldea. Gaur egun 40 kide inguruk osatzen dute dan-tzari eta musikariak batuz gero. Orain dela sei edo zazpi urte 65 pertsona biltzen ziren baina "autokritika" bat egin ondoren, "konpromisoa hartu dutenak bakarrik gelditu dira", esan du Sahatsako zuzendariak. Izan ere, Juan Luis Lizaberen ustez, gaur egungo belaunaldiaren ikuspuntua aldatu egin da lehengoekin alderatuz: "Gaurko gazteek konpromisoa beste modu batera ikusten dute, menu a la carta antzera. Lehen ez zen horrela egiten. Dantzak esfortzua eskatzen du, astero eman behar dizkiozu orduak eta horregatik konpromisoa hartzeko prest dagoen jendea bakarrik gelditu gara taldean. Talde handia izatetik, erdia izatera pasa gara, baina gustura gaude", azaldu du.

Dokumentuaren akzioak