Sahararen aldeko kontzertua emango dute Xabi Solanok eta Kimua dantza taldeak otsailaren 26an

Egilea
Juan Luis Romatet
Hedabidea
Baleike
Lekua
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2023/02/16
Esteka
Baleike

Saharar herriaren aldeko kontzertu berezia izango da otsailaren 26an Zumaian. Egun horretan, 19:00etatik aurrera, Xabi Solano eta Kimua dantza taldea igoko dira Zumaiena ikastetxeko aretora. 

Desertuko errefuxiatuen kanpalekuetan bizirauten duen Saharako herria gogoan izango dute beste behin ere Zumaian. Izan ere, otsailaren 26an, 19:00etatik aurrera, saharar herriaren aldeko kontzertua izango da Zumaiena ikastetxeko aretoan. Xabi Solano eta Kimua dantza taldea izango dira emanaldi honetako protagonistak. 

Kontzertu honetarako sarrerak aurrez eros daitezke turismo bulegoan eta Inpernupe eta Nikol tabernatan. Prezioa 10 euro izango da.