Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sagaseta omendu dute Mutil dantza egunean Arizkunen

Dokumentuaren akzioak

Sagaseta omendu dute Mutil dantza egunean Arizkunen

Dantzarien omena jaso zuen Migel Anjel Sagasetak maiatzaren 18an Arizkunen, Mutil dantzen egunaren baitan. Euskal Dantzarien Biltzarrak, Nafarroako Dantzarien Biltzarra eta Jo ala Jo kultur elkartearekin batera izan ziren antolatzaile.
Komunikabidea
Txistulari
Mota
Albistea
Data
2019/05/21
Lotura
Txistulari

http://txistulari.eus/wp-content/uploads/2019/05/sAGASETARI-OMENALDIA-ARIZKUNEN-2019-JUAN-MANUEL-URDANPILLETA15.jpg

Argazkia: Juan Manuel Pagadizabal Urdanpilleta

Joan den larunbatean, maiatzaren 18an, dantzarien aitortza jaso zuen Migel Anjel Sagasetak Arizkunen (Nafarroa). Ekitaldia Pirinioetan Dantzan-Mutildantza eguna jaialdiaren baitan gauzatu zen. Bost dantza taldek parte hartu zuten: Luzaideko Bolanteak (Nafarroa), Beskoitzeko Oinak Arin (Lapurdi), Zalgizeko (Zuberoa) dantzariak, Sent Pèr de Léren (Okzitania) herriko dantza taldea eta Baztandarrak dantza taldea. Txistulariek, Baztango erraladoiek eta gaiteroek ere, ez zuten hitzordura utzik egin.

Eguna kalejira batekin hasi zuten 11etan. Ondoren dantza emanaldia eskaini zuten dantza taldeek banaka eta azkenik, Migel Anjel Sagasetari omenaldia burutu zuten Euskal Dantzarien Biltzarrak, Nafarroako Dantzarien Biltzarrak eta Jo ala Jo elkarteak.

Dokumentuaren akzioak