Dokumentuaren akzioak
'Sagartu' pieza estreinatuko dute aretoetan
Agurtzane Intxaurraga zuzendariak dantzaren eta antzerkiaren bidegurutzean kokatu du Sagartu ikuskizuna. Iaz, Hika konpainiak eta Oinkari dantza taldeak kalerako formatuan estreinatu zuten pieza, eta orain aretorako moldatu dute. Larunbatean izango dute lehen emanaldia, Bilboko Campos antzokian.
Hamasei dantzari izango dira agertokian, eta Miren Gojenola aktoreak gidatuko du emanaldia. Intxaurragak piezaren «freskotasuna» eta «alaitasuna» nabarmendu ditu.
Dokumentuaren akzioak