Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Sagartu' kale antzerkiak girotuko du Herriko Plaza eguaztenean

Dokumentuaren akzioak

'Sagartu' kale antzerkiak girotuko du Herriko Plaza eguaztenean

Oinkari dantza taldearen eta Hika Teatroaren eskutik, ez da faltako umorea eta alaitasuna. Talde donostiarrak sagarra abiapuntutzat hartuta, ikuskizun dinamikoa eskainiko du Herriko Plazan.
Egilea
Mikel Zumalde
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2018/07/16
Lotura
Goiena

Eguaztenean, Sagartu kale antzerkia egongo da Herriko Plazan. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, 45 minutuko iraupenarekin. Adin guztiei zuzenduta egongo da.

Antzerkiak euskaldunen historian zehar sagarrak izan duen garrantzia azpimarratzeko balio izango du. Hala ere, askoz gehiagorako emango du arratsaldeak. Euskadin ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen kaleko ikuskizun multidisziplinarra izango da Aretxabaletan, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin irudikatuz.

'Sagartu' kale antzerkiak girotuko du Herriko Plaza eguaztenean

Dokumentuaren akzioak