Dokumentuaren akzioak
"Sagardoaren kultura sagardotegietatik harago doa"
Izaro Andres (Mallabia, 1993) 2014an hasi zen kantak konposatzen. 2016. urtean Om izeneko bere lehen diskoa kaleratu zuen, crowdfunding kanpaina bat egin ondoren. Ordutik, hainbat kolaborazio egin ditu hainbat musikarirekin. 2017an Hankapuntetan I lan laburra kaleratu zuen Durangoko Azokarako eta 2018an Easondiskoa atera zuen. Hurrengo diskoa, Limones en invierno, urtarrilaren 31an argitaratuko du.
Nola sentitzen zara Sagardo Berriaren Eguneko protagonista izateagatik?
-Nahiko eroso nago. Gonbidatua zarenean oso ondo zaintzen zaituzte eta dena zure neurrira eginda egoten da. Egia esan, oso ondo zaindu naute.
Alkoholik ez duzula edaten adierazi duzu. Probatu al duzu aurtengo sagardoa?
-Bai, probatu dut eta goxoa dagoela esan beharra daukat.
Espero al zenuen gonbidapen hau luzatuko zizutenik?
-Ez, egia esan, inondik inora ere ez nuen espero.
Berehala onartu al zenuen denboraldiari hasiera emateko proposamena?
-Hasieran sorpresa hartu nuen: nire burua lekuz kanpo ikusten nuen pixka bat giro honetan. Baina gerora pentsatzen aritu nin-tzen eta egia da sagardoaren kultura sagardotegitik harago doala. Bizitzeko modu bat da, batez ere Gipuzkoako zonalde honetan, eta lan asko exijitzen duena, gainera. Pertsona askoren lana suposatzen du, egun asko, pazientzia handia... Beraz, uste dut polita dela horrelako irekiera batean parte hartzea.- S.I.
Dokumentuaren akzioak