Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Russian Classical Balletek 'Loti ederra' taularatuko du Kursaalen

Dokumentuaren akzioak

Russian Classical Balletek 'Loti ederra' taularatuko du Kursaalen

Urtarrilaren 12an egingo duten ikuskizunerako sarrerak 42 euroan eros daitezke.

Russian Classical Balletek “Loti ederra” ikuskizuna eskainiko du Donostian, Kursaaleko auditoriumean, antolatzaileek azaldu dutenez, “eszenografia errealista eta bakarlari eta dantzarien talde handiarekin”. Evgeniya Bespalova eta Denis Karakashev dantzariak izango dira Piotr Txaikovskiren musika eta Maruis Petiparen koreografia dituen laneko protagonistak.
Komunikabidea
Eitb Kultura
Mota
Albistea
Data
2018/01/05
Lotura
Eitb Kultura

Russian Classical Ballet konpainia Bespalovak berak zuzentzen du, eta bere eszenografia eta zuzendariak berak diseinatutako marrazki jantziak erabiltzen dituzte lan honetan. Sarrerak 42 euroan eros daitezke Kursaaleko txarteldegian edo webgunean.

“Rosa Adagio”, “Grande Valse Vllageoise” eta beste doinu batzuk entzungo dira Donostian, Petipak sortutako koreografiaz jantzirik, 'La Belle au bois Dormant' Charles Perraulten ipuinean oinarrituta.

Dokumentuaren akzioak