Dokumentuaren akzioak
Russian Classical Balletek ‘Loti ederra’ eramango du Euskaldunara
Russian Classical Balletek ‘Loti ederra’ren bere bertsioa eramango du Bilbora, Euskalduna jauregiko oholtzara, ostiralean, hilak 13. Evgeniya Bespalova (Aurora) eta Denis Karakashev (Desire printzea) jarriko dira Bespalovak berak zuzentzen duen errusiar balletaren buruan.
Russian Classical Balletek bere eszenografia eta Bespalova zuzendariak diseinatutako jantziak erabiliko ditu Euskaldunako emanaldian. Lanaren helburua da ikusleak gazteluak, basoak, madarikazioak eta maitagarriak nagusi diren mundura garraiatzea, benetako maitasun musu batek soilik hautsi dezakeen lilura bizi den lurraldera eramatea.
Atarikoa eta bi ekitaldi izango ditu balletak, eta bi ordu eta laurden inguru iraungo du, 20:30ean hasita. Salgai dauden sarrerek 38,90 eta 42,90 euro arteko prezioa dute.
Dokumentuaren akzioak