Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Rouge Elea konpainiarekin, 'Zuek' ikuskizuna gaur arratsaldean Kontzejupen

Dokumentuaren akzioak

Rouge Elea konpainiarekin, 'Zuek' ikuskizuna gaur arratsaldean Kontzejupen

Zirkua, dantza eta zuzeneko musika jorratzen ditu konpainiak, eta oraingoan zinema-kontzertu bat dakar

Egilea
Goizarin
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2016/07/08
Lotura
Diario Vasco

Gaur arratsaldean, Hendaiako 'Rouge Elea' konpainiak 'Zuek' ikuskizuna aurkeztuko du Oiartzungo Kontzejupe plazan. Zirkua, dantza eta zuzeneko musika jorratzen ditu konpainiak, eta oraingoan zinema-kontzertu bat dakar.

Ez du, ordea, atzean utzi garai bateko zirkuen giroa, eta karpa txiki baten barruan aurkeztuko dute obra. Karpa horren barruan musikari bat eta proiekzionista bat egongo dira, hainbat objektu eta gailuz gain. Bi pertsonaia enigmatiko horiek super 8 formatuko filmak erakutsiko dituzte, eta musika sortzen joango dira. Irudi horien bidez memorian barna bidaiatzera gonbidatuko dituzte ikusleak.

Bi emanaldi egingo dituzte: 19:00etan eta 21:00etan. Pase bakoitzean 40 lagun sartuko dira, hortaz tokia hartzea komeni da. Horretarako, erreserba egin daiteke 652.70.15.53 telefonoan.

Dokumentuaren akzioak