Bi puntu hauek kontuan hartuta joan den ostiralean, ekainaren 1ean, egin du Rosarioko Euskal Etxeak Dantzari Egunaren Aurretiko Jaia delako hau eta ondo baino hobeto pasatu zuten bildutako lagunek. Giro ederreko afaria partekatu zuten eta afalostean guzti-guztiak animatu ziren dantzatzera, adin guztietako lagunak elkarren partaide.
San Prudentzio, Gernikako Bonbardaketa eta Aberri Eguna
Bertatik, euskal etxeak azken hilabeteetan garatu dituen aktibitate ugariak aipatu dizkigute Zazpirak Bat-eko kideek. Maiatzaren 4an eta aretoa bete ospatu zuten, esaterako, San Prudentzio festa. Arabako patroiaren omenezko jaiak, otordua ere baitaratu zuen, babarrun gorriak eta osagai tradizionalak barne.
Gernikako Bonbardaketaren urteurren egunean, berriz, eta urtero egin ohi dutenez, zeremonia bat egin zuen Rosarioko euskal gizataldeko kideek Gernika Plazan. Bertan lore eskaintzarekin batera, Aurreskua dantzatu zuten Gaztedi Zutik taldeko gazteek. Apur bat lehenago, Aberri Eguna ere ospatu zuten, aurten bi ekintzarekin programan: pilota txapelketa eta ohiko afaria.
Datozen asteei begira, Zine Zikloak jarraituko du Euskal Etxean eta dantzariak, sasoi betean daudenak eta sasoian ez baina gogoz beti lagun direnak, iraileko Dantzari Eguna hasi dira prestatzen.
Ekintzetako argazki gehiago, hemen.