Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arineketan taldeak 'Zaharrak berri' diskoa aurkeztuko du Donostiako San Telmon

Dokumentuaren akzioak

Arineketan taldeak 'Zaharrak berri' diskoa aurkeztuko du Donostiako San Telmon

Egile ezezaguneko euskal kantuak zaharberritu dituzte lan honetan, hainbat kolaboratzaileren laguntzaz.
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2024/01/12
Lotura
Gaztezulo

 

Arineketan taldeak 'Zaharrak berri' diskoa aurkeztuko du Donostiako San Telmon

Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikariek sortutako Arineketan taldeak Zaharrak berri lan berriaren aurkezpen kontzertua egingo du bihar San Telmo museoan. 

2020. urtean aurkeztu zuten lehen diskoa, eta ordutik Iñar Sastrek (pianoa) eta Jagoba Astiazaranek (txistua) gidaturiko taldea euskal musika tradizionalaren zahar-berritze lanetan aritu da plazetan. Material zaharra hartu eta eraldatzea da euren lanaren abiapuntua, "beti umorez eta dibertsioz, tradiziozko hotsek egun bizi berri bat dutela erakutsi nahian". 2021ean Euskal Herriko Musika Bulegoa saria eskuratu zuten lehen lanaren zuzenekoagatik .

Lan berrian izaera oso ezberdineko hamahiru pieza bildu dituzte, disko eta liburu formatu bikoitzean. Egile ezezaguna duten euskal kanten zahar-berritzea egin dute, euskal panoramako ahots berriekin: Ødei, Nøgen, Olaia Inziarte, Idoia, Mikel Urdangarin, Ansa ahizpak, Ainara Ortega, Eñaut Agirre, Beñat  Gaztelumendi eta Rosalind talde amerikarra. Kantuak aurkezterako orduan bertan parte hartu duten hainbat kolaboratzaile izango dituzte lagun, baita Haatik dantza konpainiako dantzariak ere.

Saioa museoko elizan izango da, 19:00etan, eta sarrera librea izango da.

Zaharra berriaren truk
Kontzertuaren aitzakian, Arineketan taldeak egitasmo berezia du martxan gaur arte. Museora euskal kantagintzaren grabazio zahar bat eramaten duen orori Zaharrak berri diska emango zaio trukean. "Euskal kantagintzaren ondareaz jabetzea eta honen garrantzia goraipatzea" lortu nahi du taldeak. 

 

Dokumentuaren akzioak