Dokumentuaren akzioak
'Rhythm of the dance' ikuskizuna Euskaldunan
Bi ordu irauten du saioak, eta Irlandako kulturaren doinu tradizionalak agertuko dira. Bertako dantzak gaur egungo teknologiaren erabilerarekin uztartzen dituzte. Taldeak jakinarazi duenez, dohain bereziko musikariek hartuko dute parte, eta hori «musika originalaren zirrara sorrarazteko funtsezko osagaia da».
HISTORIAREN GOMUTA. Bi ekitalditan dago banatua saioa. Lehenik, zeltak bidaiarako prestatzen dira, Aisling Holly koreografoak zuzendutako dantza eta musikaren ildora.
Ondoren, Irlandak XIX. mendean jasan zuen gosetea gogoratzen du Lanigans Ball dantza basatiaz.
Dantza. Rhythm of the dance. National Dance Company of Ireland taldearekin. Non: Bilboko Euskalduna jauregian. Noiz: Gaur, 20:00etan.
Dokumentuaren akzioak