Dokumentuaren akzioak
"René Cassin" pastorala Baionan
Pastorala
Zortzi hilabetez lanean aritu ondoan, René Cassin pastoraleko 98 jokolariek eta 17 soinulariek azken emanaldia eskainiko dute, oraingoan Baionan. Guziak goizetik hor izanen dira, 11:30etan Lauga gelatik ibilaldi baten egiteko Herriko Etxeraraino eta ondoan kokatua den Nobel sariaren sortetxean, omenaldi baten egiteko.
Pastorala arratsaldeko 15:30etan hasiko da Lauga gelan.
Eguerditan eta astirian, Baionako Ikastolek taloak eta edariak eskainiko dituzte Lauga gelan berean.
Bestalde, irailaren 6an, 18:30 Jean Louis Davant, pastoralaren idazleak, pastorala eta berezikiago René Cassinena aipatuko ditu Euskal Museoan, Buhaminak eta Tuntuna (Baionan Kantuz egiten duen elkartea) elkarteen pastoral kantuen artetik.
Xehetasunak
Txartelak : 14 € (irailaren 2tik goiti) leku hauetan : Maule (Turismo Bulegoa), Donibane Garazi (Prentsa saltokia), Donibane Lohizune (Luis 14 liburutegia), Baiona (Turismo Bulegoa eta Elkar Megadenda)
Dokumentuaren akzioak