Dokumentuaren akzioak
Rafael Amargoren ikuskizunarekin hasiko da Musika Hamabostaldia, abuztuaren 4an
Musika Hamabostaldiaren lehen egunean, abuztuaren 4an, eskainiko du Donostian. On Kixote pertsonaian oinarrituriko obra horretan, besteak beste, Sorderita, Lagartija Nick, Jose Maria Cano, Henry Purcell eta Isaac Albenizen musika jaso du Amargok. La Fura dels Bauseko Carles Padrissa da eszena zuzendaria. Bestalde, azken urteetako ohiturari jarraiki, Musika Hamabostaldia iragartzeko kartela euskal artista batek egin du. Aurtengoa, Ivan Zulueta artista donostiarrak egin du. Aurtengo ekitaldiari dagokionez, Beethoven, Mahler edota Shostakovitx konpositoreen lanek izango dute protagonismoa, baita II. Mundu Gerraren amaieraren 60. urteurrenak ere. Halaber, Madame Butterfly edota Fidelio obrak eskainiko dituzte.
Dokumentuaren akzioak