Dokumentuaren akzioak
Quebeceko dantza garaikidea
Edouard Lock koreografoaren La La La Human Steps konpainiak azken lana aurkeztuko du Bilbon
Amsterdamgo Het Muziektheaterren estreinatu zuten
lana, urtarrilaren 5ean. Lan «erromantiko» gisa deskribatu dute, baina
barrokoarekin ere lotu dute. Konpainiaren 30. urteurrena ospatzeko
taularatzen ari dira.
Teknika aldetik erronka jo die Lock
konpainiaren sortzaile eta koreografoak bere dantzariei. Bi operatan
oinarritu da Lock lana egiteko, Purcellen Dido and Aeneas eta Glucken Orfeo ed Euridice.
Gavin Bryars ingelesak sortu du musika, eta zuzenean jotzen dute
emanaldietan. Tragedia bihurtzen diren maitasun istorioak kontatzen
dituzte lanok. Estilo indartsua eta akrobaziaz beterikoa du Quebeceko
konpainiak. Mugimendu azkarrak eta dantzarien arteko talka atletikoak
dira horren ezaugarri nagusiak. Izar gonbidatu Vishneva San
Petersburgoko Kirov balleteko dantzari nagusia izan zen. Rock
musikariekin askotan egin du lan konpainiak, besteak beste David Bowie,
Frank Zappa eta Einstuerzende Neubautenekin.
'THE NEW WORK OF EDOUARD LOCK'
Noiz. Gaur eta bihar, 20:00etan, Arriagan, Bilbon.
Mi Deng eta Kai Zhang, koreografiako 12 dantzarietako bi. / DEEN VAN MEER
Dokumentuaren akzioak